Nortzuk gara

Ongi etorria, lagun.

Duela 20 bat urte hasi ginela egurraren mundu honetan, profesional gisara. Gurea, tornuan landutako teknika da, egurra landu eta berarekin batera edertasuna sortzeko aukerarik eta bikainenetako bat.

Gaur egun, Torneados Muruagak, eskulangintza eta teknologiarik  aurreratuena elkar konbinatzen ditu, egindako produktuak ahalik eta ondoen borobiltzeko, batetik, eta zerbitzu hobeago eta azkarrago bat emateko, bestetik.

Webgune honetan, sortzen duguna erakutsi nahi dizugu. Kontutan hartu, baina, lagin txiki bat baino ez dela.

Erabilgarri egingo zaizulakoan, eskerrik asko zure arretagatik.

Josu Muruaga
muruaga60@hotmail.com
Tfno. 946 155 076
Fax: 946 743 118.

Comments are closed.